2012/03/15

Carlos Santamaria Zentrotik

Kanpoan egun ederra egiten du, arratsaldeko 17:00ak pasatxo dira eta liburutegian nago. Bai, ordu honetan Lehen Hezkuntzako arratsaldeko taldearekin klasea dut  Irakasle Eskolan, baina gaur espazioz aldatu dugu eta eurek lanean ari diren bitartean, ni hemen, blog honetan nire ideiak eta inpresioak idazten, nire lanaren beste alderdi bat deskubritzen alegia: hauxe dela XXI. mendeko unibertsitate batean lan egiteko modu berri bat!

Ikas komunitate eta curriculumaren proiektua martxan jarri zenetik, duela bost aste, gaur izango da azken eguna eta egun berezia da niretzat, zergatik? Espazio eta ohiko dinamikak puskatzen direlako, jarduera desberdin bat planteatzen delako eta batez ere ikasleak direlako protagonistak gaurko egunean.Tentazioa dut bertara hurbiltzeko, 20 metrotara nago eta, baina ez dut egingo, irrikitan nago esperientzia nola joan den jakiteko eta egiten ari diren produkzioak ikusteko! Horrelako aukerak eskainiz, eta ikasleen jarrera ikusita, poztasunez betetzen naiz, egindako lanaz arro sentitzeko modukoa da, beti ere hobekuntza handiak egin behar direla jakinik.

XXI MENDEKO IRAKASLEA NAIZ, XXI MENDEKO UNIBERTSITATEAN ETA XXI MENDEKO IKASLEEKIN. Horrela bai!

No hay comentarios:

Publicar un comentario