2013/02/08

Aurrezagutzak lantzen II

Honakoak izan dira ikasleekin ateratako ondorioak euren lehen hezkuntzako esperientziak elkarbanatu ondoren: 1.- Metodologia - Txokoka banatuta eta gauza desberdinak egiten ziren. Txoko batzuetan irakaslearen beharra handiagoa zen - Errutinak: higienea, mantala jartzea, etxeko zapatilak (lehen zikloan), errezuak, 2.- Ebaluaketa - Ebaluaketa ez zen soilik kognitiboa, gaitasun pertsonalak ere ebaluatzen zen - Letrak, zenbakiak, figurak, hitzak (oso ongi) erabiltzen ziren - Kontrolak eta frogak egin dira baina gutxi, 3. mailatik aurrera batez ere. 3.- Baliabideak - Ordenagailuak erabili dira baina oso gutxi - Klase arduradun batek banatzen du materiala - Etxera soilik karpetak eramaten genituen - Baliabide batzuk ez dira gelatik ateratzen (arte hezkuntzakoak, soinketakoak,). Baliabide hauek irakasleak kudeatzen zuen. - Giza baliabideak erabiltzen ziren, bisitak jasotzen ziren. 4.- Espazioa - Geroz eta ikasle gutxiago gelan errazagoa da espazioaren antolaketa - Mailetan aurrera joan ahala espazioaren dekorazioa tristetu egiten da - Arbelak badauka bere esanahia eta garrantzia espazioan - Txokoka antolatuta - Etapa osoan gelaz maiz aldatu dugu. - Irakasgai batzuk gela zehatzak zituzten: musika, inglesa, arte hezkuntza, gorputz hezkuntza, psicomotrizitatea, irratia, bertsolaritza, antzerkia, tailerrak (sukaldaritza, argazkigintza) 5.- Denbora - 9:00tatik 12:30tara eta 14:00tatik 16:00tara gutxi gora behera - Saioak nahiko motzak (ordubete baino gutxiago) - Orduerdiko atsedena zegoen - Ostiral atsaldetan beti tailerrak 6.- Zer ikasi dugu? - Pertsona izaten, - Balore desberdinak: errespetua (ingurumenarekiko), laguntasuna, - Matematika: biderketa taulak, - Irakurtzen eta idazten - Arauak 7.- Harremanak - Agendaren bidez komunikatzen ziren guraso-irakasleak ONDORIO OROKORRAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario