2011/11/24

Beste irakasleekin elkarlanean

Hezkuntzaren munduan, unibertsitatean ere, egoerak ez dira inoiz errepikatzen. Irakasle taldeak ez dira berdinak eta zurekin irakasgaia konpartitzen duenak, urte batean bat eta beste batean bestea izaten da. Nire irakasgaia aurten beste bi pertsona berriekin konpartituko dut. Gradu desberdinetan izango da, bata Lehen Hezkuntzan eta bestea Haur Hezkuntzan. Beraiek ez dute inoiz irakasgaia eman, nik ordea urtebeteko esperientzia besterik ez dut. Prozesu berria da hau niretzat, normalean ni nengoen euren aldean, berria eta irakasgaia eman ez duena, baina aurten desberdina da. Nola sentitzen naizen? Ba oso lasai, eta gogo handiekin eurek iritziak entzun eta proposamenak mahai gainean jartzeko. Eraiki dezagun elkarrekin irakasgaia!! Egia da, aurten mugatua nagoela hainbat gauza txertatzen (proiektu bat esaterako edo beste unibertsitate batekin hausnarketa egiteko), baina irekia egotea naturalena da. Espero dut bileratik pozik ateratzea, eta jakitea hurrengo astean berriro elkartuko garela gauza berriak komentatzeko. Elkarlanean aritzeko irrikitan nago!!! Hain polita izan zen lehengo urtean....Ainara, gauza asko ikasi nuen zurekin, gauza askori eman genizkion bueltak, gure zalantzak konpartitu genituen eta arazoei irtenbidea eman genien. Jakin dezazun faltan botako zaitudala aurten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario