2011/11/29

Bileraren ondorioak: I zatia

Ostiralean elkartu ginen Didaktika Orokorra emango dugun irakasleak. Beste lan egiteko modu bat antzeman nuen mahai hartan, irakasgai berria izate horrek, elkartu baina gehiago, lan indibiduala egitera bideratuko gaituela uste dut. Gaitegia adostua eta egokia, gai bakoitzari eskaini beharreko denbora ere erdi adostua. Falta dena irakurgaiak adostea da, zer erabili ikasleak gaian sartu eta horri buruzko hausnarketa egiteko? Egoera honen aurrean, bakoitzak garrantzia zeri ematen dion konturatu naiz, nik hainbeste ez, beste biak nik baina gehiago agian. Ondo deritzot. Lana eman nien, lehengo urtekoa aztertu, nondik norakoak ikusi, edukiak nola landu ziren irakurri eta proposamen berria egin, baina bakoitzak berea. Kasu honetan oso desberdinak izango dira dinamikak, susmo hori daukat. Kezkatu behar nau horrek? Indibidualtasunerantz berriro? Oraindik beste bilerak egin behar ditugu, buruz-buru, gradu berekoen artean, ikusiko dugu nola eboluzionatuko duen irakasgaiak

No hay comentarios:

Publicar un comentario