2012/01/25

Eskola eta Curriculuma modulua abian

Azken sarreratik denbora pasa da, ia ia bi hilabete. Nahiz eta ezer ez idatzi gauza asko gertatu dira aste hauetan. Bigarren urtea da hau niretzat, bai irakasgaian baita lan modularrari dagokionean ere. Gabonetara etxekolanak egina joan nintzen, irakasle berriei nire irakasgaiaren nondik norakoak erakutsita; horien bueltan bakoitzak bere proposamena bilatu du. Adostu dira gaiak, adostu dira epeak, baina metodologia eta egiteko erak desberdinak dira, politena, guztiok bilatzen dugula ikasleengan aktibotasuna, heldutasuna eta inplikazioa.

Lan modularrean, arratsaldeko taldean irakasgai berri bat sartu da Gizarte Zientziak eta bere Didaktika I. Aurreko urteko proposamenetik ez gara aldendu, atal berri bat gehitu diogu lanari, kontzeptu mapa bat burutzea. Irakasgaien lotura ez da bakarrik lan batean bilduko, kontzeptu mapa batean ere bai. Ikasleek zentzua hartu behar diote, ulertu guztiak duela erlazioa eta hau modu aproposa izango dela uste dugu. Lan modularraren proposamena errealitatera asko hurbiltzen da, gainera Azokaren kontu horri etekin gehiago atera behar diogula ere komentatu dugu pasilo artean, denbora dago, erabakiko dugu.

Moodle ere martxan jarri dut, oraindik dena ez, ez dut denborarik izan. Asko atsegin ez dudan tresna da, baina erabilgarria den momentutik hor igoko ditut nire ikasleek irakagaiaren jarraipena egiteko behar den guztia. Aurkezpenak ere egin ditut, bi talderekin izan dut lehen harremana, urduri joan nintzen asteartean (hilak 23) klasera. Beste irakasle batekin hitz egiten, hori positiboa zela aipatu genuen, ikasturte berri bat, ikasle talde berri bat, proposamen bideratu bat, amaiera duena, zentzua duena. Aurten gauzak ederki aterako direla uste dut, nobedadeak ere badaude, ERAGIN programako proiektua aurrera eraman behar dut, berreskuratu behar dut ekainean idatzitakoa, orain zalantzak asko dira, baina hori iritsi arte badut denbora, lasai Lore, ondo aterako da eta!

Zer gehiago, salbuespenak....ikasle batzuk badaude egoera berezian, egunen batean etorri edo etorri ezin direnak, nola kudeatu guzti hau? Gradu berrien izaeran hutsuneak eta jarrear desberdinekin topatzen ari naiz. Hau nolabait bideratu beharra dago. Momentuz lasai, iritziak eskatu eta apuntatu, egoerak aztertu. Hori bai ez ahaztu aurten 170 ikasleren ardura dudala....

No hay comentarios:

Publicar un comentario