2012/02/07

Klasean komentatzeko II

Eta oraingoan LH-32 taldekoen galderak. Aipatu bezala, erantzuten saiatu, zuenak ez badira ere lagungarriak izango dira bloga edukiz betetzeko eta paper-zorroan narrazioa egiten hasteko.

  1. Zertan eta zergatik urruntzen da hezkuntza informala, hezkuntza formala eta ez formaletik?
  2. Hezkuntza formala kasu guztietan  eraginkorra ahal da?
  3. Nahikoa ote litzateke hezkuntza formalarekin hezituko bagina?Zergatik?
  4. Formala ta ez formala hain antzekoak izanda eta pedagogiaren aldetik ez badira ezberdintzen orduan zertako bereiztu?
  5. Gaur egun hezkuntza formalak duen indarrarekin hezkuntza ez-formalean hezitako pertsona batek etorkizun duin bat izateko aukera ba al du?
  6. Pertsona batek tituloren bat badu, horrek zer adierazten du: ikuskuntza maila altuagoa duela ( hezkuntza formalari esker)?
Orohar oso pozik, galdera oso interesgarriak ateratzen ari dira eta, ikasleengatik esan didatena egia bihurtzen ari da....langileak eta aplikatuak, segi horrela gaztiak!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario