2012/03/01

Amets bat


Goizeko 7:00tan despertadoreak ensatu nau, beno telefono mugikorreko alarmak. Segituan zerrekin asmetu dudan gogoratu naiz. Lehen inpresioa ez da atsegina izan, lehenik nire irakasle rola zalantzan jartzen zelako, baina ondoren ideiak ere eman dizkidala esan beharra daukat.

Hauxe zen egoera. Ikasle talde batekin klasea hastera nindoala, bapatean ez dakit zergatik, nik programatuta ez nituen aktibitateak egiten hasi dira ikasleak, euren kabuz. Hoberena, ikasleak beraiek prestatutakoak zirela eta antzerki bidez ikusarazten zituztela irakasgaiko edukiak; edo behintzak horien inguruan pentsatzera bideratuta zeuden. Ametsean ez nuen hori pentsatzen baina orain esna nagoela zera diot "ze onak ikasleen ideiak! Qué cracks!". Bestea alde batetik, okerrena, niri zuzendutako kritikak ziren, klasean egiten nuenak ez zuela ezertarako balio, ez nituela motibatzen, etab. Honi lotuta ikasleen jarrera edo hitz egiteko modua zen sinesgarriena: errespetu gabekoa, benetan esaten zutenak minik eragingo ote zuen edo ez pentsatu gabe, ni baztertuz…. Aldi berean bitxia zen nire jarrera; orain arte behintzat, eta dudan izakeragatik, erakutsi ez dudan alderdia azaltzen nuen bizpahiru ikasle nire tutoretzara etortzeko esanez.

Bi irakurketa egin ditut:
  1. Lehengo urteko esperientzia eta aurtengo erabat desbredinak izaten ari dira eta irakasgaiaren planteamendua errebisatu behar dudanaren seinale da.
  2. Azken asteetako gertaerek niregan eragina dute. Itota aurkitzen naiz eta ametsak hori erakusten dit.


1 comentario:

  1. Kaixo Lore,
    Zure istorioarekin, irakasle izatea zer den ondo izladatzen duzu. Formakuntza, ziurtasunetan oinarritzen dela dirudi. Aldiz, irakasle gara gure ziurgabetasunean, eta honela da hezkuntza kontestua gainera.
    Ondo izan,
    Estitxu

    ResponderEliminar