2012/04/17

"Escuela 2.0" programa bertan behera uzteari buruz

IKT-en erabilpen eta ustiapenaren aldekoa naiz ni. Irakaskuntza erabili beharraren aldekoa, horietara hurbildu eta gure lana errazten dutela benetan sinestarazi eta ikustaraztea ikasleei. Aurreko sarrerarekin bat eginik, hezkuntzan ematen ari diren murrizketen inguruko beste sarrera da hau.

Oporretan nengoela, egunkarian irakurri nuen Estatu mailan "Escuela 2.0" programa bertan behera geratuko zela. Soilik gainetiko irakurketa izan zen. Orain lanera bueltatu naizela, gehiago irakurri dut horren inguruan eta aproposa iruditu zait blogean erabaki horren kontrako aldarrikapen bat egitea. Hain zuzen ere gure Erkideoan "Eskola 2.0" programaren inguruko ikerketa batean sartuta nago departamentuko beste bi kiderekin batera, eta nahiz eta gure Erkidegoan programak aurrera jarraitu duenaren berriak izan, kide garen Red Universitaria de Tecnología Educativa-tik komunikatu ofizial bat idatzi da egoera hori salatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario