2012/09/10

2012/2013 ikasturtea hasi da!

Ikasturte berria hasi dugu, astebete daramatzat aurtengo klaseak prestatzen. IKTak ematera egokitu zait lehengo lauhilabetean eta gogoa daukat hasteko. Urte pare bat izan dira irakasgaia eman ez dudanetik eta banuen bai gogoa!

Gune honetan didaktika da gai nagusia, baina teknologiako kontuak ere sartzen joango naiz, nire irakasgaiak bat egiten saiatzen naiz, nahiz eta bakoitzak bere berezitasunak izan.

Ikasturtea hasteko ona hemen pelikula bat. "La Educación Prohibida". Oraindik ez dut ikusi, agian gaur gaueko plana izan daiteke....dokumental moduan egina da. Ikusi eta ondoren egin zuen ekarpenak nahi baduzue! Irakasle bidean zaudetenok edo irakasle lanetan ari zaretenok: zer mugitu zaizue barruan?


No hay comentarios:

Publicar un comentario