2012/02/14

Ikas Komunitateak eta curriculuma lan proiektuaren aurkezpena

Eta azkenean iritsi zen atzo eguna. Aurreko urtetik hainbeste denbora eskainitako proiektua ikasleei aurkeztu nien (Lehen Hezkuntza 46 taldean). Klasearen azken 30 minutuak erabili nituen horretarako, proiektuko txosteneko programazioan jarri nuen bezala, aurkezpena tarte horretan enakajatu nuen. Sentsazioa positiboa izan zen, ni ere urduri bainengoen ikasleen erreakzioa zein izango zen jakiteko.

Aurkezpena egin ondoren lehen zalantzak, lehen pentsakerak, ondo aurkeztu diet? informazio gutxiegi eman diet? proiektuaren helburuak, konpetentziak ez nituen azaldu, horrela bazen ordubeteko aurkezpena egin beharko nukeen bestela. Ikasleei interesatzen zaie esplikatzea konpetentzien arteko erlazioa? Ondo jokatu ez nuenaren sentsazioa dut, proiektuaren testuingurua aztertu eta astero egin beharrezkoaz jardun ginen, gehiegi sakondo gabe, azken batean asteroko planifikazioa egitea aproposagoa dela uste baitut. Ohartu naiz, ikasle talde bateri denbora gehiegiz hitz egin ezkero haria galtzen dutela, zu ere nekatzen zarela eta ez duela ezertarako balio. Nire aukera funtsa aurkezta izan zen, noski, ikasleen eskura dago ere proiektuaren gida, baina gehiegizko esplikazioak proiektuarekiko lehen inpresioa negatiboa erakarriko zutela pentsatu nuen.

Batez ere bi gauza azpimarratu nituen, lehenik, asteroko arduradunaren lana eta bestetik taldeko kide guztiek lan esfortzu berdina egin behar izatea. Proiektua denbora tarte batean burutzeko dela, eta tarte horretan egin beharreko entregagaiak garaiz entregatu behar direla.

Klasea amaitu eta garrantzitsuena zen arloa azaltzea ahaztu nuen: ebaluaketa. Proiektuak izango zuen puntuazioa bai zehaztu niela, baina ez ordea errubrikak zituztela eskatzen zena zehazteko....nire rola zein izango zen ere azaldu nien, batez ere laguntzailea eta gidaria, azalpen zehatzik emango ez duena, baina ez da arrotza izan, edo hori uste dut, azken batean irakasgaian hori baita betetzen dudan rola. Funtsean ikasleak dira protagonistak, edukien eraikitzaileak eta ikaskuntza prozesuaren funtsa.

Laburtuz, lehen inpresioa, beste ariketa bat izango balitz bezala azaldu dut proiektua. Ostegunean hasiko gara hori behar bezala lantzen, ea zer nolako inpresioa dudan egun horretan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario