2012/02/06

Klasean komentatzeko I

Aurreko astean klanpoanizan nintzen. Bartzelonan TIES 2012 kongresuan parte hartu nuen. Komunikazio bat aurkeztu eta hezkuntza eta teknologiaren inguruan hausnartzen ibili ginen. Bide batez, nire ikasleen lanak ere jaso eta zuzendu nituen. Talde bakoitza desberdina da, antzekotasunak daude hainbat aspektutan, baina taldeak produzitzen duena eta hausnartzeko eragiten duena desberdina da. Hona hemen LH-46 taldeak bigarren ariketarekin eragin dizkidan gogoetak eta gelan planteatuko ditudanak (hezkuntza eremuei buruzkoak dira :-P):
  1. Zer behar da hezkuntza eremu bat edo beste dela zehazteko? Zer da beti aintzat hartu behar dena hezkuntzaren munduan?
  2. Eremuen artean bereizketa ematen dela uste duzue?
  3. Hizkuntza eskola ofizialak
  4. Eremuak bereizteko erregalArik ba al dago orokorrean?
Bide batez, taldeetan atera diren galderak ere hemen zabaldu nahi ditut, materiala da zuen blogak edukiz betetzeko.
  1. Zergatik uste da hezkuntza formaleko irakasleak formatuagoak daudela hezkuntza ez formalekoak baino? 
  2. Zergatik daude hiru hezkuntza mota horiek bata bestetik bananduta?
  3. Tituluak lortu badaitezke zergatik ez dira hezita formala kontsideratzen?
  4. Zergatik jarraitu behar da estatuak ezarritako heziketa? Ezin al dugu bakoitzak nahi duguna ikasi?



3 comentarios:

  1. Beste bide batetik heldu blog honetara, TIESen egon zela irakurri eta jakinmminez ea idazlea nor zen hasi naiz begira :-D

    ResponderEliminar
  2. Eta sorpresa hartu duzu? Jajajaja, hauxe da nire gunea, ongi etorria zara ekarpenak egiteko!

    ResponderEliminar
  3. Beste blog bat neukan nire Reader-ean, karkar, zaharkitua antza denez, baina aldatuta dagoeneko.

    Oraingo ekarpentxoa: ikaskuntza formala-ez formala-informala continuum bezala ulertzen dut nik, zaila da sarritan bata eta beste mugatzea.

    ResponderEliminar